7 emakumek eta 6 gizonezkok Joskintza tailerra egin dute Baztango Enplegu Babestuaren programaren baitan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Utzitako argazkia

Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuetako Sailak bultzatutako Enplegu babestuaren programaren barrenean, joskintza tailerra antolatu zuten. Enplegu babestuaren helburua lan munduan txertatzeko gaitasunak garatzea denez, tailer honen bidez pertsona horien formakuntza eta trebetasunak landu dituzte. Gaur egungo murrizketak direla eta, enplegu babestuaren finantziazioan formakuntzarako partidak ere arrunt murriztuta geratu dira. Hala ere, eta horren garrantzia aintzat harturik, aurten ahalegin bereziak egin dituzte Baztanen horrelako ekintzak buru­tzeko. Hori dela eta, duela hilabete batzuk udal langileendako antolatuta zegoen motozerra erabileraren tailer batean lan babestuko hainbat langilek ere parte hartu zuten. Horren ondotik joskintza tailerrari bide eman zioten. Tailerreko lanetako bat, Iruritako eskolako gortinak egitea izan zen. Izan ere, enplegu babestuko eguneroko jardunak, herrietako karrika eta mendietako mantenua edo eraikin publikoen mantenua izaten dira, bertzeak bertze. «Horiekin batera formakuntza jardunak baliagarriak eta beharrezkoak direla deritzogu», aipatu digu Maite Oteiza, Baztango hezkuntza eta gizarte zerbitzuetako zinegotziak. Denera, tailer honetan 13 per­tsonak parte hartu zuten, 7 emakumezkok  eta 6 gizasemek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun