Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko egunaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko aza. 14a, 12:05

Emagin taldeko Idoia Trenor-ek heziketari buruzko solasaldia eskainiko du hilaren 14an Arizkunenean

Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Baztango Udalak.

Azaroaren 14an, or­tzegun arratsaldeko 7etan, Berdintasunean he­zitzen al ditugu hau­rrak? solasaldia eskainiko du Emagin taldeko Idoia Trenor-ek Ariz­kunenean, Berdintasun Batzordeak eta Kultur Batzordeak antolatua.

Azaroaren 21ean, Emakumeak historian solasaldia eskainiko du Nora Salbotx-ek 20:00­etan Arizkunenean, Berdintasun Batzordeak antolatua.

Azaroaren 25ean, astelehen eguerdian, elkarretaratzea eginen da Elizondoko plazan, Berdintasunak indarkeria ezabatzen du izenburupean. Akitzeko, azaroaren 28an, ortzegunarekin, Alardearen seme-alabak dokumentala eskainiko dute 19:00etan Arizkunenean, Berdintasun Batzordeak eta Kultur Batzordeak antolatua.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun