Bertsolari Txapelketa Nagusiko ­kanporaketa Elizondon ­azaroaren 23an

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Elizondoko Baztan pilotalekuan azaroaren 23an, arratsaldeko 05:30etan hasiko da  kanporaketa. Ikusminik ez da faltako, finalau­rrekoen biga­rren itzuliko lehenengo saioa baita. Une honetan, oholtza gainean izanen direnetatik izen bakarra aurreratu genezake, Fernando Anbustegi gai-jartzailearena. Kantuan berriz, Gernika-Lumoko saio­ko irabazlea eta finalaurreko lehenengo itzulian 1., 4., 7., 10. eta 13. postuan sail­katzen direnak ariko dira. Sa­rrerak  bertsosarrerak.eu atarian daude salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun