Elizondoko alkateak eta kargodunek deituta batzarra eginen da azaroaren 15ean, ortziral arratseko 8etan Elizondoko Herriko Etxean. Xaloa Telebistak egindako proposamena aztertzea izanen da gai nagusia.
Lehenik, aitzineko batzarreko aktaren irakurketa, eta hala balitz, bere onarpena eginen dute.
Ondotik, Xalota Telebistak egindako proposamena aztertuko dute, zehazki, kable bidezko telebista digitala duten etxeetan (Erabeta, Mendinueta, Merkatuzelai, Axular, Braulio Iriarte-Txokoto, Giltxaurdi…) Xaloa Telebista ikusten zeneko lehenagoko egoerara itzultzeko eskaera izanen dute solasgai.
Galdera eta eskaeren txandarekin akituko da batzarra.