Baztango Udaleko Hondakinen Sailak tailerrak antolatu ditu azaroaren 16an. Ekimena Hondakinen prebentziorako Europako astearen baitan kokatzen da eta birziklapenari buruz ikasi eta biziklatuz ongi pasatzea du helburu. Goizeko 11etan hasiko dira tailerrak Arizkunenea Kultur etxean eta materialak berrerabiliz argazki kamera bat egiten ikasteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Ondotik herrian barna ateratako argazki batzuk ere errebelatuko dituzte. Tailerra adin guztietako jendeari zuzendua dago eta izena ortzirala baino lehen eman behar da 948 580 006 telefonoan (Miren) edota mmeoki@baztangoudala.eu helbidean.