Ongizatea bultzatuko duten programak sustatzeko dirulaguntza deialdia egin du Baztango Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Nazioarteko Lankidetza proiektuendako alde batetik eta Baztanen gizarteratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko taldeendako bertzetik

Baztango Udalak aurrekontuko kontu-sail bat bideratu du Nazioarteko Lankidetzarako proiektu, programa eta planendako diru-laguntzak emateko, garapen bidean diren herrialdeetako komunitateen ahalmen sozio-ekonomikoak garatzen laguntzearren eta haien oinarrizko beharrizanak asetzen eta tokiko giza baliabideak bultzatzen saiatzearren. Proiektu hauek aurrera eramateko dirulaguntzak eskatzeko deialdia zabalik egongo da azaroaren 14etik aitzinera.

Bertzetik, Baztanen esku hartu eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko talde, entitate, kolektibo eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia ere zabalik egongo da azaroaren 14tik aitzinera.

Diru-laguntzen helburua dira prebentzioaren, laguntzaren, aisia eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak sustatzea; hots, espresuki kolektibo ahulei, behar bereziak dituztenei edo gizarteratzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta.

Informazio guztia www.baztangoudala.eu webgunean dago eskuragarri. Edonola ere, edozein zalantza izanez gero udaleko Gizarte Zerbitzuarekin jartzen ahal da harremanetan (landresena@baztangoudala.eu edo 948580006).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun