Asteburu honetan abiatuko da Baztan-Errekako XIV. Paxaka txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 12a

Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dituzt txapelketako partida guziak. Artxiboko argazkia

Bederatzi hirukote ariko dira, abenduaren 21ean Iruritako finalean erabakiko den txapelaren bila

Asteburu honetan hasiko da Laxoa Elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Paxaka txapelketa. Bederatzi hirukotek hartuko dute parte, 6 Iruritakoak eta Arraioz, Doneztebe eta Elizondoko bana. Txapelketaren finala abenduaren 21ean jokatuko da, bertze partida guziak bezala, Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Asteburu honetan hasiko da Laxoa Elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Paxaka txapelketa. Bederatzi hirukotek hartuko dute parte, 6 Iruritakoak eta Arraioz, Doneztebe eta Elizondoko bana. Txapelketaren finala abenduaren 21ean jokatuko da, bertze partida guziak bezala, Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Taldeak bi multzotan banatu dira eta ligaxka moduan jokatuko dute azaroaren 16tik abenduaren 7ra. Multzo bakoitzeko bi lehenbizikoek lortuko dute abenduaren 14an jokatuko diren finalerdietarako sailkatzea eta partida horien irabazleek jokatuko dute finala. Egutegia

A multzoan Irurita A (Iñaki Etxandi, Mikel Etxenike eta Egoitz Prim); Irurita B (Oskar Urrutia, Karlos Goikoetxea eta Jagoba Ramos); Irurita D (Miguel Angel Iñarrea, Miguel Garate eta Cesar Iñarrea); Arraioz (Aritz Alunda, Mikel Mindegia eta Miguel Maritorena) eta Irurita E (Xabier Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburu) ariko dira.

B multzoan berriz, Elizondo (Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Jon Sansiñena), Irurita F (Joseba Urtasun, Alex Martin eta Cesar Sarratea), Doneztebe (Josu Juanena, Unai Sapuppo eta Jokin Arraztoa) eta Irurita G (Mikel Ballarena, Jexux Etxenike eta Xabier Bazterrika) sartuko dira lehian.

Azaroaren 16ko lehen jardunaldian bi partida bakarrik jokatuko dira. Larunbat arratsaldeko 5etan Irurita A eta Irurita Eren arteko lehia izanen da eta 6etan, Arraioz eta Irurita Bren artekoa.

 

Mila euroren zozketa

Bertzalde, iaz egin zuen bezala, Laxoa Elkarteak aurten ere Laxoaren aldeko zozketa antolatu du eta aurten ere sari bakarra zozketatuko da: 1.000 euro.

Dagoeneko boletoak salgai daude euro batean eta zozketa abenduaren 21ean eginen da, hau da Paxaka txapelketako finala jokatu ondoren, arratsaldeko 8ak aldera. Zenbaki bat eta ordezko bertze bat aterako dira.

Saridunak 2014ko urtarrilaren 4ko 20:00ak arteko epea izanen du saria jasotzeko. Zenbaki sariduna agertuko ez balitz, ordezkoak 2014ko urtarrilaren 31ko 24:00ak arteko epea izango du saria jasotzeko. Zenbaki sariduna eta ordezkoa ttipi-ttapa aldizkariko web orrialdean argitaratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun