Azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, “Berdintasunak indarkeria ezabatzen du” goiburupean.
Azaroaren 14an, ortzegun arratsaldeko 7etan, “Berdin hezten ditugu neskatoak eta mutikoak?” solasaldia eskainiko du Emagin taldeko Idoia Trenor-ek Arizkunenean, Berdintasun Batzordeak eta Kultur Batzordeak antolatua.
Azaroaren 21ean, “Emakumeak historian” solasaldia eskainiko du Nora Salbotx-ek 20:00etan Arizkunenean, Berdintasun Batzordeak antolatua.
Azaroaren 25ean, astelehen eguerdian, elkarretaratzea eginen da Elizondoko plazan, “Berdintasunak indarkeria ezabatzen du” izenburupean.
Akitzeko, azaroaren 28an, ortzegunarekin, “Alardearen seme-alabak” dokumentala eskainiko dute 19:00etan Arizkunenean, Berdintasun Batzordeak eta Kultur Batzordeak antolatua.
Azaroaren 29an, “Sarean harrapatuta?” solasaldia eskaniko du Susana Manzanedok Lekarozko institutuan, DBHko ikasleendako.
Abenduaren 1ean, igandearekin, Iruritako Damaso Zabalza Bilgunean, Pikor Teatro taldearen “Jokoaut” antzespena izanen da ikusgai, 19.00etatik aitzinera.