Xauli adimen desgaitasunerako aisialdiko klubak bere jarraipena arriskuan ikusten du, zeren administrazio publikoetatik etortzen zen dirua murriztu bai da eta Banca Civicaren “Zuk hautatu, zuk erabaki” programatik baztertua izan da, honetara heldu daitezkeen erakundeen ezaugarriak aldatzeagatik.
Urteko 12.000 euro inguruko aurrekontua jardueren garapenerako erabiltzen da guztiz, zeren pertsona arduradunak boluntario bezala lan egiten dute, inongo diru saririk jaso gabe bere lanagatik.
Azkeneko hamabi urte hauetan bezala funtzionatu ahal izateko, zenbait kanpaina martxan jarri dira dirua eta arazoaren ikuspena lortzeko, beraien artean Ana Mari Marin margolari ezagunak eskuzabalki emandako akuarela baten zozketan parte hartu ahal izateko txartel batzuen salmenta.
Zozketa urriaren 25ean egin zen, Elizondoko feria egunean eta 922a izan zen saritutako zenbakia. Azaroaren 7an, ortzegunean, Ana Mari Marín berak margoa eman zion saritua izan zen txartelaren jabeari, Iruñeko Adriana Cortés-i.
Informazio zehatz eta zabalago baterako, urbildu zaitezke www.xauli.org webgunera edo Xauli.info@gmail.com postara edo honako telefonoetan: 948 58 14 58, 606 160 455.