Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa azaroaren 2an, igandean abiatuko da Elizondon 18:00etan hasiko den lehen jardunaldiarekin. Lau kategoria ezberdinetan erabakiko dira txapelak. Gizonezkoak zortzinaka ariko dira 640 kilo eta 600 kiloko kategoriatan. Berriozar, Txantrea eta Amaiur ariko dira. Emakumezkoen seikoteak 375 kiloko kategorian ariko dira. Berriozar, Txantrea eta Basaburua-Imotz izanen dira lehiakide. Talde mistoak, azkenik, zortzinaka ariko dira 550 kiloko kategorian. Berriozar A eta B, Txantrea eta Basaburua-Imotz ariko dira.
Elizondoko saioan, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen txapelketako lehen jardunaldia jokatuko dute eta azaroaren 9an eginen dute bigarren eta azkena, zehaztu gabeko lekuan. 600 kiloko gizonezkoak eta talde mistoak azaroaren 16an hasiko dira (tokia zehazteke) eta azaroaren 23an jokatuko dute Lesakan bigarren eta azken jardunaldia.