Infernuko Errotatik Urdazubikora joan da Erroten Eguneko lekukoa

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Urdazubiko alkateak Etxebertzeko Bordako Mikel Argarateren eskutik hartu zuen lekukoa. Utzitako argazkia

Irigoiengo Bordatik eta Etxalartik hurbildu ziren partehartzaileak

Erroten Eguna ospatu zuten urriaren 19an Infernuko Errotan, beharbada gure inguruan dagoen errotarik berezienean eta ezkutukoenean. Heldu den urteko bestarako lekukoa, be­rriz, Urdazubikoak hartu du.

Partehartzaileak autoz eta oinez hurbildu ziren Etxalartik eta Irigoiengo bordatik eta Argarate familiak zaharberritutako Infernuko Erro­ta ikusteko aukera izan zuten. Arizkungo Patxi Larralde txistulariak eta Xabier Durruty atabalariak paratu zuten musika giroa eta Joxemari Argaratek azaldu zuen Infernuko Errotaren zaharberritze prozesua. Gero, Etxe­bertzeko Bordan, Argaratek berak eta Maria Mitxelenak prestatutako taloak dastatzeko aukera izan zen.

Ekitaldia akitzeko, heldu den urterako Erro­ta Egunaren lekukoa jaso zuen Santiago Villares, Urdazubiko alkateak Etxebertzeko Bordako Mikel Argarateren eskutik, Mikel Ortega Baztango udal zinego­tzia eta Bertizko Par­tzuergo Turistikoko Izaskun Goñi lekuko zirela. Beraz, heldu den urtean Urdazubiko Errotan ospatuko da Errotaren Eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun