Gartzaingo ikasleek bisita berezia jaso zuten irailaren 27an. Jorge de Vicente, zaragozako mutil gaztea, bere bizipenak eta proiektuak azaltzera joan zen eskolara. Jorgek, duela urte batzuk, gaixotasun larri bat izan zuen. Horren ondorioz, ibilbide solidario batzuk antolatzea erabaki zuen. Ibilbide hauen helburua, bizikletaz ibiliz, minbizia duten haurrentzako dirua lortzea da (gaixotasun honek eragiten dituen beharrei aurre egin ahal izateko). Bi itzuli eginak ditu gaurgero: Santiago bidea (Erromatik hasi eta Zaragozaraino: 15 egunetan) eta bigarren bat, Laponiatik abiatuta Aragoiko hiribururaino (32 egunetan). Gainera, Jorgek eta bere lagun batek, jendearen ekarpenak jasotzeko “Day by Day” izeneko elkarte bat sortu dute. Datorren urtean, Europako hiru mendi nagusiak zeharkatzeko intentzioa du eta berriz ere Gartzaindik pasako da.