XIV. Kirikoketa besta larunbatean eginen da Arizkunen

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Gamioko dolare barrokoan sagardogintza erakustaldia eginen da

Jo ala Jo kultur taldeak hamalaugarren urtez antolatutako Kirikoketa Besta Arizkunen ospatuko dute azaroaren 2an. Egun osoko ekitaldiekin batera, XVIII. mendeko Gamioko dolare barrokoan sagar­dogin­tza erakustaldia ere eginen da.
 
Larunbat goizeko 10:30etik aitzinera eginen da sagardogintza erakustaldia. Gamioko eta bestako sagardo eta zukuen dastaketa ere eginen dute. Segidan bazkari herrikoia izanen da. Ospakizunean, he­rri musikariak eta dan­tzak, erraldoiak, taloak, artisauak, Bidasoaldeko hazien sarea, kon­tzertuak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun