Xauli adimen desgaitasunerako aisialdiko klubak bere jarraipena arriskuan ikusten du, administrazio publikoetatik etortzen zen dirua murriztu baita eta Banca Civicaren “Zuk hautatu, zuk erabaki” programatik baztertua izan da, honetara heldu daitezkeen erakundeen ezaugarriak aldatzeagatik.
Urteko 12.000 euro inguruko aurrekontua jardueren garapenerako erabiltzen da guztiz, zeren pertsona arduradunak boluntario bezala lan egiten dute, inongo diru saririk jaso gabe bere lanagatik.
Azkeneko 12 urte hauetan bezala funtzionatu ahal izateko, zenbait kanpaina martxan jarri dira dirua eta arazoaren ikuspena lortzeko, beraien artean Ana Mari Marin margolari ezagunak eskuzabalki emandako akuarela baten zozketan parte hartu ahal izateko txartel batzuen salmenta. Zozketa Elizondoko feria egunean egin zen eta zenbaki sariduna 922a izan zen. Saritua Xauliko kideekin harremanetan jarri daiteke koadroa jaso ahall izateko.
Informazio zehatz eta zabalago baterako, hurbildu zaitezke www.xauli.org webgunera edo Xauli.info@gmail.com postara edo honako telefonoetan 948 58 14 58, 606 160 455