Joskintza tailerra egin dute Baztango Enplegu Babestuaren programaren baitan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 5a

Emakume bat eta gizon bat, Baztanen egin den joskintza tailerrean. Utzitako argazkia

7 emakumezkok eta 6 gizonezkok parte hartu dute

Baztango Udaleko Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuetako Sailak bultzatutako Enplegu babestuaren programaren barrenean, orain dela bi aste joskintza tailerra antolatu zuten, zeinetan langilez gain jende gehiagok ere parte hartu zuen. Enplegu babestuaren helburua lan munduan txertatzeko gaitasunak garatzea denez, tailer honen bidez pertsona horien formakuntza eta trebetasunak landu dituzte.

Gaur egungo murrizketak direla eta, enplegu babestuaren finantziazioan formakuntzarako partidak ere arrunt murriztuta gertatu dira. Hala ere, eta horren garrantzia aintzat harturik, aurten ahalegin bereziak egin dituzte Baztanen horrelako ekintzak burutzeko.

Hori dela eta, duela hilabete batzuk udal langileendako antolatuta zegoen motozerra erabileraren tailer batean lan babestuko hainbat langilek ere parte hartu zuten. Horren ondotik joskintza tailerrari bide eman zioten. Tailerreko lanetako bat, Iruritako eskolako gortinak egitea izan zen. Izan ere, enplegu babestuko eguneroko jardunak, herrietako karrika eta mendietako mantenua edo eraikin publikoen mantenua izaten dira, bertzeak bertze. «Horiekin batera formakuntza jardunak baliagarriak eta beharrezkoak direla deritzogu», aipatu digu Maite Oteiza, Baztango hezkuntza eta gizarte zerbitzuetako zinegotziak.

Denetara, tailer honetan 13 pertsonek parte hartu zuten, 7 emakumezko eta 6 gizonezko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun