1.600 kilo sagar jo dituzte azaroaren 2an Gamioxarreko Kirikoketa Egunean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 4a

Jo ala Jo taldekoek urteroko lana egin zuten, sagarra kirikoketa erritmora joz. Alicia del Castillo

1.600 kilo sagar jo dituzte azaroaren 2an Gamioxarreko Kirikoketa Egunean

Kirikoketa bestaren hamalaugarren edizioa ospatu zen azaroaren 2an Arizkunen, Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatua. Gamioxarreko dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, 1.600 kilo inguru, eta horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren. Ikusi argazkiak

Sagarrarentzat ere ez da urte ona izan aurtengoa, udaberri euritsua eta aukeran eguzki eskasko izan baita. Halere, Baztango sagastietatik 1.600 kilo eraman zituzten Gamioxarrera eta kirikoketa erritmora jo zituzten Jo ala Jo taldekoek. Jendetza handia bildu zen Arizkunera, Baztango sagardoen dastatzea ere egin baitzen, enologo baten, botaniko baten eta bi sagardogileren laguntzarekin. Nafarroako Dolarea Sagardo Elkarteko sagardoak ere izan ziren probatzeko, baita sagarrarekin zerikusia duten eskulangileen produktuak ikusteko eta erosteko aukera ere. Dena musika eta dantzekin ongi hornitua, eta nola ez, herri bazkari dotorea akitzeko.

Bozateko memorian barna paseoa igandean

Arizkunera hurbiltzeko asteburu ederra izan da, Bozaten memorian barna paseoa emateko aukera eskaini baitzuten igandean. Erraldoiak, xulubitariak, gaiteroak eta dantzariak bildu ziren, Baztanen txistulari eta atabalari gehien eman dituen auzoan. Mutildantza berri bat ere estreinatu zuten eta Juan Leon Ustariz Zaldua danbolina zena gogoratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun