XIV. Kirikoketa besta larunbatean eginen dute Arizkunen

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 30a

Sagar jotzearen ondotik, lehen estutzea, zuku dastaketa eta kupelaratzea eginen dituzte Jo al Jo kultur taldekoek. Artxiboko argazkia

Gamioko dolare barrokoan sagardogintza erakustaldia antolatu du Jo ala Jo elkarteak

Jo ala Jo kultur taldeak hamalaugarren urtez antolatutako Kirikoketa Besta Arizkunen ospatuko dute azaroaren 2an. Egun osoko ekitaldiekin batera, XVIII. mendeko Gamioko dolare barrokoan sagardogintza erakustaldia ere eginen da. Ikusi bideoa

Jo ala Jo kultur taldeak hamalaugarren urtez antolatutako Kirikoketa Besta Arizkunen ospatuko dute azaroaren 2an. Egun osoko ekitaldiekin batera, XVIII. mendeko Gamioko dolare barrokoan sagardogintza erakustaldia ere eginen da. Ikusi bideoa

Larunbat goizeko 10:30etik aitzinera eginen da sagardogintza erakustaldia. 11:40ean ibilaldia eta ate irekiera eginen dira. 11:15ean sagar jotzea, lehen estutzea, zuku dastaketa eta kupelaratzea. Lanak akitutakoan kirikoketa jotzea eginen da. Baztango etxeetako sagardo eta zukuen lehen dastaketa eta Nafarroako Sagardoaren dastaketa eginen dira. Segidan bazkari herrikoia izanen da. Ospakizunean, herri musikariak eta dantzak, erraldoiak, taloak, artisauak, Bidasoaldeko hazien sarea, kon­tzertuak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dira.

18:30ean Karrikadantza dantzatuko da. 19:00etan bigarren estutzea eta bidenabar, musika zuzenean kupelategian. 22:00etan kontzertua, Kirikoketa bestaren hamalaugarren edizio hau akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun