Baztanen Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen luntxa eginen dute heldu den ortzegunean, urriaren 31n, arratsaldeko 7:30ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Dagoeneko martxan da Solaslaguna egitasmoa. Parte hartu nahi izanez gero edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den luntxera joatea bertzerik ez dago, ekitaldi irekia izanen baita.
Baztango Udalaz gain, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Malerrekako Mankomunitatea ere egitasmoa bulkatzen ari dira. Helburua euskararen erabilerari bultzada ematea da. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solastatzen direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Parte hartzea debaldekoa da.