Euskaraz bizi nahi dut krossa urriaren 19an eginen da Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Larunbat honetan, urriak 19, Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketaren bigarren edizioa jokatuko da Elizondon. Lasterketak bi zirkuito izanen ditu, haurrentzat 400 me­trokoa eta helduentzat 4.000 metrokoa. Goizeko 11etatik aitzin izanen dira bi lasterketak, lehenik haurrena eta gero helduena. 
 
Izen ematea lekuan bertan egin daiteke, helduek 5 euroren truke eta haurrek 2 eurotan. Honez gain, kamisetak ere egonen dira salgai 5 eurotan. Parte hartzaile guztiei diplomak banatuko zaizkie eta denen artean hainbat opari zozketatuko dira. Honez gain, helduen lasterketako lehen hiru emakumezko zein gizonezkoek sariak jasoko dituztela jakinarazi du Estebe Apeze­txe Baztango Udaleko Bai Euskarari teknikariak. Animatu eta parte hartu!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun