Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek antzezlana ikusgai izanen da Iruritan urriaren 27an

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 25a

Metrokoadroka kolektiboko kideek eskainiko dute antzezlana. Artxiboko argazkia

Igande arratsaldeko 7etatik aitzinera taularatuko dute Gizarte Bilbunean Metrokoadroka kolektiboko kideek

Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek antzezlana ikusgai izan da urriaren 27an, igande arratsaldeko 7etatik aitzinera Iruritako Gizarte Bilgunean.

Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek antzezlana ikusgai izan da urriaren 27an, igande arratsaldeko 7etatik aitzinera Iruritako Gizarte Bilgunean.

Bortz lagun gela batean zer edo zer ederra gertatzeko zain. Gertakizun krudeletan topa daitekeen edertasuna izango dute hizpide, Bosniako gerra edo munduko edozein gatazka gogoan. Azkenean, gela horretatik atera gabe, edertasuna sortzen saiatuko dira: izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak. Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola dira lan honen protagonista.

Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka kolektiboko kideek antzezlan hau osatzeko, poesia eszenikoaren bidean, Alvaro Ledesma, Dejabu, Corinne Cella, Azala, BAD, Mikelazulo eta Zazpi t'erdi-ren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun