"Alfabetatze digitala enplegua aktiboki bilatzeko" izeneko ikastaroa antolatu du Cederna Garalur Elkarteak Elizondoko Eskiz Informatikan. Ikastaro hau "Enpresa txikiendako prestakuntza, 2013 CED - 2014-1015 Aurrekontua" izeneko proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektuak 27.500 euroko aurrekontua du, eta "LGENF" Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuak finantzatuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.
Ikastaroa informazioaren eta komunikazioaren teknologietan prestakuntzarik ez duten pertsona langabetuei zuzendua da eta urriaren 23, 24, 28, 29 eta 30ean eskainiko da, 09:00etatik 13:30era. Argibide gehiagorako edo izen emateko 948 625122 telefonora deitu edo bidasoa.admon@cederna.es helbide elektronikora idatzi behar da.