Kultur jarduerak diruz laguntzeko deialdia egin du Balleko Etxeak

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Eskaerak azaroaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira

Kultur jarduerak diruz laguntzeko deialdia zabaldu du Baztango Udalak. Eskaerak eta jardueren gastuen ziurtagiriak udal erregistroan aurkezteko epea azaroaren 29an akituko da. Iaz bezala, aurten ere Euskara eta Kultura arloko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko eskabide bakarra aurkeztu beharko da udal erregistroan, betiere tramitazioa errazte aldera. Informazio guztia www.baztangoudala.eu webgunean dago eskuragarri. Edozein zalan­tza izanez gero, udaleko euskara edo kultura zerbitzuekin jar­tzen ahal da harremanean: euskara@baztangoudala.eu edo kultura@baztangoudala.eu helbide elektronikoetara idatziz edo 948 580006 edo 948 581279 telefonoetara deituz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun