Mutildantzen afera dela-eta baztandarrak zoriondu ditu Plazara Dantzara taldeak

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Plazara dantzara taldeko kideak kontent agertu dira. Utzitako argazkia

Uda honetan, emakume eta gizasemeek hainbat plazetan elkarrekin dantzatu dutela dio oharrean

Plazara Dantzara taldea kontent agertu da uda honetan Baztango herri ezberdinetan emakume eta gizasemeak elkarrekin dantzara atera direlako. «Gaur, mamuak mamu, besta berdinzaleagoak bizi ahal izan ditugu. Gaur, mamuak mamu, elkartasun kolorea darie plazei», diote prentsa oharrean.

Hortaz, zorionak eman nahi izan dizkiete besta batzorde, danbolin nahusi, alkate, zinegotzi, kargodun, mutildantzari, ikusle, etxekoandre, dantza maisu eta maistra, haur eta gazte, soinulari, lagun, guraso, heldu den urtean ni baita pentsatu duenari, kanpotik etorritako dantzari eta dantzazale, artikulu eta karta egileei, orokorrean Baztan osoa zoriondu nahi izan dute: «Gaur sepia koloreko argazki zaharrak bereak egin du, gaur aunitz garelako, plazetan koloreak bezainbertze».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun