Euskaraz bizi nahi dut krossa urriaren 19an eginen da Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 18a

Joan den urteko lehen edizioa arrakastatsua suertatu zen Elizondon. Artxiboko argazkia

Larunbat goizeko 11etan haurrak aterako dira eta gero helduak

Larunbat honetan, urriak 19, Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketaren bigarren edizioa jokatuko da Elizondon. Lasterketak bi zirkuito izanen ditu, haurrentzat 400 metrokoa eta helduentzat 4.000 metrokoa. Goizeko 11etatik aitzin izanen dira bi lasterketak, lehenik haurrena eta gero helduena.

Izen ematea lekuan bertan egin daiteke, helduek 5 euroren truke eta haurrek 2 eurotan. Honez gain, kamisetak ere egonen dira salgai 5 eurotan. Parte hartzaile guztiei diplomak banatuko zaizkie eta denen artean hainbat opari zozketatuko dira. Honez gain, helduen lasterketako lehen hiru emakumezko zein gizonezkoek sariak jasoko dituztela jakinarazi du Estebe Apezetxe Baztango Udaleko Bai Euskarari teknikariak. Animatu eta parte hartu!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun