Gainezka egin duen tanta urriaren 19an Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Hamabi orduz elkarretaratzea eginen da euskal preso politikoen eskubideen alde

Herrira mugimenduaren aurka egindako erasoa salatzeko, urgentzia eta premia gorriz Euskal Herriko herri eta auzoetan ekimenak biderka­ ziren. Haatik, Espainiako Gobernuaren Nafarroako delegaritzak urriaren 4tik 5era bitartean Elizondon egitekoa zen kanpaldia debekatu zuen. Hala ere 65 herritarrek sarekada salatzeko elkarretaratzean parte hartu zuten. Horrela gauzak, Nafarroako Gobernu delegaritzaren «hamekagarren erabaki autoritarioa» salatzeko eta Euskal Preso Politikoen eskubideen alde agertzeko urriaren 19an, Elizondon, 12 orduko elkarretaratzea eginen da Gainezka egin duen tanta lelopean, larunbat goizeko 10:00etatik gaueko 10:00etara.

Bertan Baztango eragile desberdinek parte hartuko dute. Hala, «Euskal Preso Politikoen aldeko elkartasuna kaleetatik desagertarazi nahi izan duten honetan, berriz ere, inoiz baino indartsuago eta ozenago kalerat aterako gara. Euskal Preso politikoen eskubideen alde eta gobernu delegaritzaren autoritarismoaren aurka, adierazpen askatasuna!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun