Larunbatean jokatu zuen Baztango BKT eskubaloi talde nagusiak ligako lehen partida Elizondoko kiroldegian. Senior taldeaz gain bertze bortz ere izanen ditu kategoria ezberdinetan banatuak eta guzira, ehun neska inguruk jokatuko dute eskubaloian denboraldi honetan.
Senior taldea lehen maila nazionalean ariko da, Enrique Petrirena entrenatzailearen erranetara. 20 jokalari izanen ditu. Kadete mailako 17 neskak ere Enrique Petrirenak prestatuko ditu. Infantil mailan bi talde izanen dira, hamahiruna jokalarirekin. A taldea Julian Baldantak entrenatuko du eta B taldea Txus Irigoienek, Anne Jaen eta Andrea Lizasoainen laguntzarekin. Alebinetan ere bi talde osatu dira. A mailakoak 15 jokalari izanen ditu, Nekane Astiz eta Maialen Goñiren gidaitzapean eta B mailakoak 17 jokalari, Naiara Oteiza eta Leire Onsalo entrenatzaile dutela.
Senior mailakoek garaipenarekin hasi zuten denboraldia eta bertze kategoriakoek ere, datozen asteetan ekinen diote 2013-14 denboraldiari.