Hiru ziren lana antzeztuko du urriaren 13an, igande arratsaldeko 6etan Banka-Aldude-Urepeleko Larrazkeneko loreak antzerki taldeak Iruritako Gizarte Bilgunean. Piarres Larzabalek 1957. urtean idatzitako lana da eta euskaldunak Ameriketan artzain du ardatz.
Hogei bat lagunek osatzen dute Larrazkeneko loreak antzerki taldea, 6 urte hauetan antzerkian ari direnak. Urte guziz eskaintzen dute antzerki berri bat eta aurten Hiru ziren taularatu dute. Antzerki taldeko Noëlle Antchagnok dioenez, «hiru euskaldun gazte paperrak egiten ari ameriketarat joaiteko. Harat joan eta ikusi nola bizi izan diren ameriketan gure euskaldun gazteak eta ixtorioak erranen zer bilakatu diren».