Faltzesko Abesbatzak emanaldia eskainiko du urriaren 12an Elizondoko elizan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 11

Faltzesko Nuestra Señora de las Nieves abesbatza Elizondon ariko da kantari. Artxiboko argazkia

Elizondoko abesbatzak azaroaren 30ean bueltatuko dio bisita

Elizondoko eta Faltzesko Abesbatzak burutzen ari diren elkartrukearen barrenean urriaren 12an, larunbat eguerdiko 12:30ean Elizondoko Santiago elizan kontzertua eskainiko du Faltzesko Nuestra Señora de las Nieves abesbatzak, Victor Alberto Etxeberriaren gidaritzapean.

Aipatutako elkartrukearen barrenean, Elizondoko Abesbatzak Faltzesen abestuko du datorren azaroaren 30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun