Enplegua bilatzeko alfabetatze digitala ikastaroa eskainiko du Cedernak Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 8a

Urriaren 23tik 30era emanen da Eskiz Informatiko zentroan

"Alfabetatze digitala enplegua aktiboki bilatzeko" izeneko ikastaroa antolatu du Cederna Garalur Elkarteak Elizondoko Eskiz Informatikan. Ikastaroa informazioaren eta komunikazioaren teknologietan prestakuntzarik ez duten pertsona langabetuei zuzendua da eta urriaren 23, 24, 28, 29 eta 30ean eskainiko da, 09:00etatik 13:30era. Argibide gehiagorako edo izen emateko 948 625122 telefonora deitu edo bidasoa.admon@cederna.es helbide elektronikora idatzi behar da.

Ikastaro hau "Enpresa txikiendako prestakuntza, 2013 CED - 2014-1015 Aurrekontua" izeneko proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektuak 27.500,00 euroko aurrekontua du, eta "LGENF" Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuak finantzatuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.

Edukiak

Ikastaroaren edukiei dagokienez, Windows ingurunea lantzeko hastapena eskainiko da, errate baterako Word programarekin nola landu curriculum bat edo curriculum hori ordenagailuaren bidez bidaltzeko Posta elektronikoaren hastapena. Interneten lana aurkitzeko informazioa bilatzeko tresnak eta teknikak ere aztertuko dira, enplegu-atariak, enplegu-poltsak, eta bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun