Amaiurko gazteluko mugarria inauguratu dute irailaren 21ean

TTIPI-TTAPA 2013ko urr. 4a, 15:58

Utzitako argazkia

Amaiurko errebestetako ohiko ekitaldiekin batera, Gazteluko mugarriaren inaugurazioa egin da, 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkartearen eskutik. Hain zuzen, Nafarroako erresumako gazteluak egon ziren leku guztietan mugarriak jartzea da elkartearen asmoa. Kalejiran abiatu zen jendetza Amaiurko plazatik gaztelu aldera, txistulari eta atabalarien laguntzarekin. Dantzariak, bertsolariak, musika ekitaldia eta kantariak izan ziren eta mugarria agertu zuten. Ekitaldiaren ondotik, zikiro-jatea izan zuten plazan, Mikel Salaberriren animazioarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun