Kultur jarduerak diruz laguntzeko deialdia egin du Baztango Udalak

Ttipi-ttapa 2013ko urriaren 1a

Eskaerak azaroaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira

Eskaerak eta jardueren gastuen ziurtagiriak udal erregistroan aurkezteko epea azaroaren 29an akituko da. Iaz bezala, aurten ere eskabide bakarra aurkeztu beharko da udal erregistroan. Informazio gehiago www.baztangoudala.eu webgunean, euskara@baztangoudala.eu edo kultura@baztangoudala.eu helbide elektronikoetara idatziz edo 948 580006 edo 948 581279 telefonoetara deituz eskuratu liteke.

Kultur jarduerak diruz laguntzeko deialdia zabaldu du Baztango Udalak. Eskaerak eta jardueren gastuen ziurtagiriak udal erregistroan aurkezteko epea azaroaren 29an akituko da. Iaz bezala, aurten ere Euskara eta Kultura arloko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko eskabide bakarra aurkeztu beharko da udal erregistroan, betiere tramitazioa errazte aldera. Informazio guztia www.baztangoudala.eu webgunean dago eskuragarri. Edozein zalantza izanez gero, Baztango udaleko euskara edo kultura zerbitzuekin jartzen ahal da harremanean: euskara@baztangoudala.eu edo kultura@baztangoudala.eu helbide elektronikoetara idatziz edo 948 580006 edo 948 581279 telefonoetara deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun