Anizko bestak urriaren 5etik 7ra ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 4a

Goizaldeko xingar jatean. Utzitako argazkia

Aizkolari eta arpanlarien arteko desafioa jokatuko da igandean

Hiru besta egun bertzerik ez dituzte izanen, baina hainbat ekitaldi antolatu dituzte Anizen larunbatetilk astelehenera. Larunbat arratsean gan-torri autobusa ere ibiliko da herriz herri,

Hiru besta egun bertzerik ez dituzte izanen, baina hainbat ekitaldi antolatu dituzte Anizen larunbatetilk astelehenera. Larunbat arratsean gan-torri autobusa ere ibiliko da herriz herri.

 

LARUNBATA, URRIAK 5

• 11:00etan Ezkil jotzea, altxaferoak herriko trikitilariek alaiturik.

• 11:30ean haur jokoak.

• 12:30ean Baztanda­rren Biltzarreko argazki erakusketa.

• 14:00etan Paella lehiaketa eta bizkotxo lehiaketa. Bazkaria.

• 16:00etan Puzgarriak.

• 17:00etan Tirolina.

• 18:00etan Txokolate jatea.

• 20:00etan Mutil dan­tzak.

• 20:45ean Baztan Zopak.

• 00:30ean Mexikortxo taldearekin mejikanak.

• Ondotik dantzaldia Santxotena akordeoilariarekin.

• Akitzeko xingar jatea. (larunbatean gan-to­rri autobusa ibiliko da herriz herri).

 

IGANDEA, URRIAK 6

• 11:30ean Imanol eta Irati trikitilariekin he­rriari itzulia.

• 12:00etan Meza Nagusia.

• 13:00etan otordua. Baztandarren Biltza­rreko argazki erakusketa.

• 18:00etan desafioa: Bittor Elizagoien eta Arane aizkoran (8 kanaerdiko moztu) eta Andoni Xamail eta Gillermo Etxenike arpanean (50 korte).

• Ondotik, Gaztelu taldearen emanaldia.

• Akabailan afaria Mendiarte Kultur Elkartean.

 

ASTELEHENA, URRIAK 7

• 11:00etan mus txapelketa.

• 14:00etan zikiro jatea, Bixentek alaiturik.

• 17:00etan boneta jaurtiketa.

• 21:00etan Bixente akordioilariarekin dantzaldia.

• Ondotik xingar jatea eta suaren inguruan kantaldia.

• Akitzeko Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun