Gervasio Sanchez-en "Desagertuak" erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izanen da urriaren 2tik 20ra

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 1a

Urriaren 2tik 20ra arratsaldeko 6etatik 8:30era bisitatu liteke erakusketa Arizkunenean

Argazki erakusketak kaliltate handiko dokumentu bideografikoak baditu

Argazkilaria gatazka armatuetan espezilizatuta dago,eta munduan zehar, 1998 eta 2010 artean egindako argazkiak bildu ditu erakusketan. Argazkiez gain kalitate handiko zenbait dokumentu bideografiko ere jaso ditu,  tortura eta desagertze zentroak, lurpetik ateratako hondarren biltegiak eta biktimen senideen testigantzak erakusten dituztenak. Inaugurazioa urriaren 2an, asteazkenean 18:00etan eginen da eta astelehenetik ortziralera, 18:00etatik 20:30era egonen da ikusgai Arizkunenean urriaren 20ra bitarte.

Gervasio Sanchez argazkilari ospetsuaren "Desagertuak" erakusketa ibiltaria ikusgai egonen da urriaren 2tik 20ra Arizkunenea Kultur Etxean. Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek eta Baztango Udaleko Kultura Sailak, Euskal Fondoaren bidez antolatu dute erakusketa. Argazkilaritza dokumentaleko proiektu zabala da hau, gatazka egoeretan ematen diren indarrezko desagerpenen gaian zentratua dagoena. Argazkilaria gatazka armatuetan espezilizatuta dago eta Latinoamerikako, Asiako eta Europako hamar herrialdetan, 1998 eta 2010 urteen bitartean egindako argazkiak bildu ditu erakusketan. Argazkiez gain, erakusketak baditu kalitate handiko zenbait dokumentu bideografiko ere, hauek tortura eta desagertze zentroak, lurpetik ateratako hondarren biltegiak eta biktimen senideen testigantzak erakusten dituzte. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 2an, asteazken arratsaldeko 6:00etan eginen da eta ondotik, astelehenetik ortziralera, 18:00etatik 20:30era ikusteko modua izanen da, urriaren 20ra bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun