Elizondoko alkateak eta kargodunek batzarrea deitu dute ortziral honetarako, irailak 27. 20:30etik aitzinera hainbat gai izanen dituzte mahai gainean. Alde batetik, aitzineko batzarreko akta irakurriko dute, eta hala balitz, onartu. Horrez gain, egur loteendako data aldaketaz ere ariko dira. Kable bidezko telebista digitala duten etxeetan Xaloa Telebista ikusteko aukera ere gaietako bat izanen da. Erabeta, Mendinueta, Merkatuzelai, Axular, Braulio Iriarte-Txokoto eta Giltxaurdi dira, bertzeak bertze, kasu honetan daudenak. Nahi izanez gero, ikus daitezkeen kanaletatik bat ordezkatu beharko da. Galdera eta eskaerekin akituko da ortziraleko batzarrea.