Mutildantzara sartzeko arrazoia eman du herritar talde batek

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 24a

Elbeteko mutildantzan sartzearen arrazoiak eman ditu herritar talde honek. Utzitako argazkia

Herriarena den ondarea pribatizatzea eta pribatizazio horri gaineara plaza publikoak eskaintzea ezin dela onartu diote

Mutildantza herriarena dela eta pribatizatzeko dagoen saiakeraren kontra daudela azaldu du prentsa aitzinean egindako deklarazioetan herritar talde batek. Beraiek ere zaindu, mimatu eta babestu nahi dutela ondare kulturala den mutildantza eta guzi horrengatik emakumeek ez dantzatzeko helburuarekin sortutako taldean sartu zirela Elbeten. Irakurri idatzia

Mutildantza herriarena dela eta pribatizatzeko dagoen saiakeraren kontra daudela azaldu du prentsa aitzinean egindako deklarazioetan herritar talde batek. Beraiek ere zaindu, mimatu eta babestu nahi dutela ondare kulturala den mutildantza eta guzi horrengatik emakumeek ez dantzatzeko helburuarekin sortutako taldean sartu zirela Elbeten. Irakurri idatzia

Gaur egun Baztango Mutildantzariak taldeko burua denarekin solastu omen zuten 2012an, oraindik taldea sortu gabe zegoenean, «eta ondorioz, beraiek erran ziguten bezala, emakumerik gabe dantzatzeko taldea sortu dute aurtengo martxoan». Halere, taldea sortu eta gero ere elkartu omen dira solastera eta gauza bakarra nahi omen zuten: «beraiek dantzatzen zuten momentuetan emakumerik ez sartzea. Nesken presentziarik ez izatea… Gure auto-diskriminazioa nahi zuten, bazterrean gelditzea, ikusle».

Horren aitzinean, Mutildantza ez dela gizonena bakarrik dio talde honek: «Mutil dantza herriarena da, denona, ikusle eta dantzariona, Zahar eta gazteena, gizon eta emaztekiena, gure kulturaren ondarea da. Eta hala denez gure ardura da babestea, mimatzea, zaintzea eta hori ezinezkoa da emakumeak, hainbatetan dantzen bizi iraupenaren eragile izan direnak, berriz diogu ezinezkoa da emakumeak baztertuta, emakumeak irainduta, emakumeen nahia mugatuta».

Taldeak dio ezin dela onartu herriarena den ondarea pribatizatzea eta pribatizazio horri gainera plaza publikoak eskaintzea. «Kolpatu eta iraindu, plazatik bortxaz atera gaituztenak ezin dira herriarena den ondarearen jabe eta zaindari bihurtu» diote idatzian.

Elbeteko mutildantzaren aferak soka luzea dakar eta herritar talde honen aitzinetik, Elbeteko herriak eta besta batzordeak komunikatua argitaratu zuen eta honi erantzun egin zion Plazara Dantzara Herri Ekimenak prentsa-ohar bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun