Erdizen inguruko jardunaldia antolatu dute EHNE sindikatuak eta Erdiz Bizirik taldeak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Jakoba Errekondok solasaldia eskainiko du larunbat goizeko 10:30ean Arizkunenean

Erdiz: Tokiko garapena eta ingurugiroaren babesa izenburupean jardunaldia antolatu dute EHNE sindikatuak eta Erdiz Bizirik taldeak irai­laren 21ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
 
Egitarauari dagokionez, 10:00etan ongi etorria eta aurkezpena eginen da. 10:30ean Tokiko baliabideak eta garapena solasaldia eskainiko du Jakoba Erre­kondok. 11:30ean atse­denaldia. 11:45ean Parke naturalak: inguruaren babesarako eta tokiko garapenerako aukera? izenburupean mahai-ingu­rua eginen da eta 13:30ean jardunaldiaren bukaera izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun