Haritz Gazteluri 2.000 euroko isuna ezarri diote Elizondoko ihauteetan torturak salatzeko egindako antzezpenagatik

Ttipi-ttapa 2013ko irailaren 19a

Auziperaturiko bertze hiru gazteak absolbitu ditu epaileak

2010eko ihauteetan egin zuten antzezpena eta Guardia Zibilen salaketaren ondotik, iazko urrian epaitu zituzten Baztango lau gazte. Hasieran fiskalak kalumnia delitua egotzi zien eta zortzi urteko kartzela zigorra eskatu, baina azkenean delituen kalifikazioa aldatu eta irainengatik epaitu zituzten. Fiskalak orduan, auzipetu bakoitzarendako 5.400 euroko isuna eskatu zuen. Orain publiko egin da sententzia eta epaileak Haritz Gaztelu 2.000 euroko isuna ordaintzera zigortu eta bertze hirurak kargugabetu ditu.

Hainbat euskal he­rritarrek polizien aldetik jasan dituzten torturak salatzeko asmoz, 2010eko ihauterietan torturen parodia egin zuten Elizondon. Guardia zibilak salaketa jarri eta iazko urrian epaitu zituzten Baztango lau gazte. Hasiera batean, kalumnia delituengatik zortzi hilabeteko espe­txe zigorra eskatzen zuen fiskalak, baina epaiketan, irain gisa kalifikatu eta bakoitzarendako 5.400 euroko isuna eskatu zuen azkenean. Orain publiko egin da sententzia eta azkenean epaileak Haritz Gaztelu 2.000 euroko isuna ordaintzera zigortu eta bertze hirurak kargugabetu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun