Baztan eta Zugarramurdi-Urdazubiko herrietako eskolen besta igande honetan eginen da Arraiozen

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 19a

Seigarren edizioa beteko du Baztan eta Zugarramurdi-Urdazubiko eskola ttikien bestak. Argazkia 2009koa da, Iruritan. Artxiboko argazkia

Egun osoko egitarau zabala prestatu dute ospakizunaren seigarren edizioan

Ikasturte berria indarrez eta gogoz hasteko, Arraiozko Eskolako Guraso Elkarteak besta ederra antolatu du igande honetarako, irailak 22. Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta Arraiozen eginen da.

Ikasturte berria indarrez eta gogoz hasteko, Arraiozko Eskolako Guraso Elkarteak besta ederra antolatu du igande honetarako, irailak 22. Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta Arraiozen eginen da.

Duela sei urte hasi ziren topaketa hau egiten eta geroztik, urtero herri desberdinean egin izan da: Amaiur, Irurita, Zugarramurdi, Oronoz, Erratzu eta aurten Arraiozen. Herrietako eskoletan ikasten duten ikasleak eta hauen familiak elkarrekin harremanetan jartzea da besta antolatzearen arrazoi nagusia, eta gisa honetara, «gure eskolak publikoak, euskaldunak eta herrikoiak direla aldarrikatzea».

Igande goizean hasiko dituzte ekitaldiak. 10:00etan herriko txistulariek ongietorria eginen dute. Ondotik, mendi ateraldia eginen dute Auzpe aldera. Antolatzaileek ahokatu dutenez, sei urtetik beherako umeek herrian barna ibilalditxo bat egitea komeninigarriagoa izanen da. Ondotik, Laxoako plazan, umeendako tailerrak izanen dira: aurpegi margotzea, estanpazioa... 13:00 aldera trikitixa emanaldia izanen da leku berean. Eguerdian, berriz, bazkaria eginen dute frontoian eta postrea eta kafea ere izanen dira. Ondotik, Santxotena musikariak giroa alaituko du. Arratsaldean puzgarriak izanen dira BKZren eskutik.

Arraiozko Guraso Elkarteak igandean Arraiozera joateko gonbitea luzatu du, «elkarrekin egun eder bat pasatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun