Berriz ireki dute Almandoz pareko N-121A errepideko tartea

ttipi-ttapa 2013ko ira. 19a, 09:40

Matxura izan duen kamio baten ondorioz errepidea itxi dute bi noranzkoetan

Goizeko lehenengo orduan matxura izan duen kamio bat errepidean gurutzatuta gelditu da, hiru errailak hartuz. Horren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan. Kamioia konpontzeko lanak amaituta, berriro ere errepidea zabaldu dutela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.

Goizeko lehenengo orduan matxura izan duen kamio bat errepidean gurutzatuta gelditu da, hiru errailak hartuz. Horren ondorioz, Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121A errepidea itxita gelditu da bi noranzkoetan Almandoz parean. Kamioia konpontzeko lanak amaituta, berriro ere errepidea zabaldu dutela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Denbora tarte honetan, trafikoa Belateko errepide zaharretik desbideratu dute, bi kilometro eta erdiz. Kamioia zegoen puntua igarota, berriro ere N-121A errepidera bideratzen zuten zirkulazioa, hortaz, gidariek ez dute belateko mendatea igaro beharrik izan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun