Ugaitz Garde gartzaindarra hirugarren izan da IronBaskeko distantzia olinpikoan

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 18a

Ugaitz Garde ateratzeko prest larunbatean Donibane Lohizunen. Taldearen buru, neoprenoko maukan marra laranjak dituena da. Utzitako argazkia

2 ordu eta 25 minutu behar izan zituen 1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro laisterka egiteko

Joan den larunbatean IronBask proba egin zen Donibane Lohizunen. Saltoki-Trikideak taldeko Ugaitz Garde gartzaindarrak hirugarren postua eta beraz, podiumera igotzea lortu zuen distantzia olinpikoan (1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro lasterka).

Joan den larunbatean IronBask proba egin zen Donibane Lohizunen. Saltoki-Trikideak taldeko Ugaitz Garde gartzaindarrak hirugarren postua eta beraz, podiumera igotzea lortu zuen distantzia olinpikoan (1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro lasterka).

Hirugarren gelditu zen gartzaindarra 380 partehartzaileren artean. Irabazlea Martin Liebeck izan zen (2 ordu eta19 minutu), bigarrena (ganden urteko irabazlea) Stephane Arraygo izan zen (2 ordu, 22minutu eta 02 segundo eta hirugarren Ugaitz Garde izan zen (2ordu 25minutu 01 segundo).

Beraz, IronBask probaren bigarren edizioan eskualdeko bi kirolarik lortu dute podiumera igotzea. Bixente Igarzabal lesakarra hirugarren gelditu zen Iron Man distantzian (3.860 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta maratoia lasterka) eta Ugaitz Garde gartzaindarra distantzia olinpikoan (1.500metro igerika, 40km bizikletan eta 10km laisterka).

Izan ere, egun berean, lau proba edo distantzia osatu ziren Donibane Lohizuneko Ironbaskean: Ironman, Half, Olimpikoa eta Sprint distantziak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun