Tomate dastaketa eta haziaren babeslekuaren aurkezpena eginen ditu Barraskilo elkarteak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 17a

Barraskiloak elkarteak haziaren babeslekua ezarri nahi du bere egoitzan. Artxiboko argazkia

Irailaren 18an, asteazken arratsaldeko 6:00etan Oronozko egoitzan

Irailaren 18an tomate dastaketa eta haziaren babeslekuaren aurkezpena eginen da Oronozko Barraskilo elkartean, 18:00etan. Barraskilo elkarteak eta Bidasoaldeko hazi sareak antolatu dute ekitaldia. Norbere etxetik tomateak eramateko eta denen artean dastatzeko gonbidapena egin dute.

Bertze aldetik, Gure haziak lortu eta mantentzeko jakintzak ikastaroa eginen du irailaren 24an, 19:30etik aitzinera Oronozko batzargelan. Hain zuzen, Barraskilo elkartearen asmoa da bere egoitzan ezartzea baratzeko haziaren babeslekua. Han edozeinek uzten ahalko ditu bere haziak nahi dutenendako. Horretarako arau batzuk jarri ditu Barraskilo elkarteak eta beharrezko da ikastaro honetara etortzea

Urriaren 11n eta 12an, berriz, Baratzeko landareen eta hazien gaitz eta eritasunen ikastaroa emanen da Oronozko batzar lekuan. Urriaren 11n, arratsaldeko 5etatik 8etara emanen dute ikastaroa eta urriaren 12an, 10:00etatik 13:00etara. Ikastaro honetarako izen emateko azken eguna urriaren 9a izanen da Oronozko Barraskilo elkartean eta 10 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun