Ortziral arratsaldeko txupinazoarekin hasiko dituzte Elbeten bestak

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 12a

Ortziraletik astelehenera hainbat ekitaldi izanen dituzte Elbeteko bestetan.

Ezkondu eta ezkongabeen futbol partida jokatuko dute bestetako lehendabiziko egunean

Gurutze Sainduaren omenez egiten dituzten bestak, aurten lau egunez ospatuko dituzte Elbeten, irailaren 13tik 16ra. Lehendabiziko egunean, bertzeak bertze, ezkondu eta ezkongabeen futbol partida jokatuko dute eta gauerdian txopoa goratuko dute. Larunbatean, dantzarien saioa eta zikiro-jatea eginen dituzte. Igandean haurrendako puzgarriak eta bazkaria izanen dituzte, baita mus eta partxis txapelketak ere eta akitzeko, astelehenean, bazkaria eginen dute.

Gurutze Sainduaren omenez egiten dituzten bestak, aurten lau egunez ospatuko dituzte Elbeten, irailaren 13tik 16ra. Egunez egun, hau izanen da egitaraua:

Ortzirala, irailak 16

18:00etan bestei hasiera emanen dien txupinazoa botako dute eta bonba japoniarrak ere izanen dira. Ondotik txistulariek buruhaundiekin he­rrian barna buelta emanen dute. 19:30ean futbol parti­da jokatuko dute, ezkonduak ez­kon­gabeen kontra ariko dira. 21:00etan Baztan Zopak dastatzeko aukera izanen da eta 22:30ean FRANTXISKOrekin dantzaldia izanen da Elbeteko Posadan. 00:00etan txopoa goratuko dute eta ondotik DJ-ak izanen dira frontoian: HUNNAI eta PIEK.

Larunbata, irailak 14

09:00etan dianak izanen dituzte, 11:00etan Meza Nagusia eta 12:00etan luntxa. Ondotik, Elbeteko dantzarien saioa ikusgai izanen dute. 14:30ean zikiro-jatea eginen dute, Julen Zelaieta, Iñaki Aleman eta Jaione Elizagoienek alaitua. 20:00etan dantzaldia izanen dute AIERRIK taldearekin eta 21:00etan Mutildan­tzak: Baztango dan­tza­ taldearen saioa. 22:00etan berriz Mutildan­tzak izanen dituzte. 00:00etan dantzaldia eskainiko du AIERRIK taldeak eta ondotik TIRRI&TE­RRI DJa plazan ariko da.

Igandea, irailak 15

09:00etan dianak izanen dituzte. 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00­etara puzgarriak, tren txu-txua eta car-ak aukeran izanen dira haurren gozamenerako. 14:00etan haurren bazkaria posadan eginen dute. 17:00etan mus eta partxis txapelketa jokatuko dute eta 18:00etan haurren dantzaldia izanen dute. 18:30ean txokolatea hartu ondotik, 20:00etan dantzaldia izanen dute JAIONE ELIZA­GOIENen eskutik. 22:00etan zozketa eta sari banaketa eginen dituzte.

Astelehena, irailak 16

14:00etan bazkaria eginen dute Karrikaxarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun