Musika tresnen ordutegiak banatuko ditu Baztango Musika Eskolak irailaren 9, 10 eta 11n. Musika tresnako ordutegiak aukeratu baino lehen, hizkuntz musikalaren ordutegiak begiratu behar dituzte ikasleek, batera izan ez daitezen.
Irailaren 9an, astelehen arratsaldeko 4etan tronpeta eta tronboiaren ordutegiak banatuko dituzte; 5etan akordeoiarena eta 6etan pianoarena.
Irailaren 10ean, astearte arratsaldeko 4etan txistuaren ordutegia zehaztuko da, 5etan saxofoia eta kitarrarena eta 6etan bibolinarena.
Irailaren 11n, asteazken arratsaldeko 5etan klarinetearen ordutegia banatuko da eta 6etan zeharkako txirularena.
Klaseak irailaren 16an hasiko dira. Haize instrumenduen entsaioak, berriz, urriaren 7an hasiko dira, 19:30etik 20:30era.