Patxi Meoki Espainiako txapeldun

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Utzitako argazkia

Espaniako Iraupen-txirrindularitzako txapelketa jokatu zen abuztuaren 24an Murtzian eta Master 50 kategorian Patxi Meoki elizondarrak lasterketa irabazi eta urrezko domina  eskuratu zuen. Gauza bera egin zuen Luciano Mitxelena lesakarrak Master 60 kategorian. Aipatzekoa da, apirilean erori baten ondorioz Meokik lepauztaia hautsi zuela, eta lau hilabete beranduago Espainiako txapeldun izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun