Esleitu diren obrak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Hainbat obra eta lan esleitu ditu Tokiko Gobernu Batzordeak uda honetan: Elizondoko San Francisco Javier ikaste­txe publikoa garbitu eta zaborra biltzeko ardura El Haou Lahcen-i esleitu dio, 23.000 eurotan  (BEZ kanpo), berak aurkeztu baitu eskain­tzarik merkeena. Ber­tzetik, Baztan Ikastolako leihoak alda­tzeko obra Betiko  SL en­presari agindu dio, 18.133,58 eurotan (BEZ barne). Arizkungo eskolako teilatua berritzeko obrak, berriz, Victoriano Elizagoien Etxegarairi esleitu dizkio, 19.488,25 eurotan (BEZ kanpo). 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun