Musika Eskolan izena ematen duten ikasle hasi berrientzat ez da erraza izaten jakitea hasieran euren aukerakoa den musika tresnak gogobeteko dituen epe laburrean aldez aurretik probatu gabe. Egoera horri soluzioa emateko, musika-tresnen poltsa sortuko dute Musika Eskolan ikasturte honetan.
Musika-tresna maileguan hartuko lukeen ikasleak ongi zainduko duen konpromisoa hartuko du jabearen aitzinean eta, gerora, tresna maileguan hartu duen ikaslearen eta tresnaren jabearen artean salerosketarik emanen balitz, tratu hori bien arteko afera izanen dela jakinarazi dute dute Udal ordezkariek.
Gai honetan interesatuta daudenek informazio gehiago har dezakete Musika Eskolan 948 452495 (Jeanne) edo udaletxean 948 580006 (Maite Oteiza).