Uztailaren 27an egin zen bosgarren urtez Behikaka.com ekitaldia, Xorroxin Irratiaren alde. Momentuan saridunik agertu ez bazen, dagoeneko agertu eta sariak eman ere egin dituzte. Argazkian ageri denez, Azpilkuetako Esteban Mendiburuk (Maite Iriartek hartu zuen saria bere ordez), Lekarozko Miguel Javier Meokik eta Anizko Jauregiako Aitor Azkaratek hartu dituzte sari ederrak.