Ortziral ilunabarreko txupinazoarekin hasi eta igandean akituko dira Txokotoko bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Larunbatean Emakumeen III. Frontenis Txapelketako finala jokatuko da

Ohiturari segituz, Elizondoko Txokoto au­zoan bestak ospatuko dituzte asteburu honetan. Ortziraletik igandera bitarte hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
 
ORTZILERA, IRAILAK 6
• 19:00etan txupinazoa. Ondotik txistulariak, erraldoiak eta buruhaundiak.
• 20:00etan Baztan Zopa dastaketa eta dan­tza herrikoiak.
• 21:00etan paella lehiaketa.
• 22:30ean kontzertuak­: 200 LAGOS eta RATAS MUERTAS taldeekin. 
 
LAUNBETA, IRAILAK 7
• 11:00etan argisoinuak­ txistulari, erraldoi eta buruhaundiekin. Bonba japoniarrak Mau­rizio eta Felix Plazan.
• 12:00etan Txokotoko Emakumezkoen III. Frontenis Txapelketako finala Elizondoko frontoian.
• 14:30ean zikiro-jatea. 
• 00:00etan dantzaldia TRIKIDANTZekin.
• Ondotik DJ JO TA TXO.
 
IGENDIA, IRAILAK 8
• Goizez eta arratsaldez haurrendako puzga­rriak.
• 18:00etan haurrendako euskaraokea.
• 21:00etan suzko zezena.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun