Ohiturari segituz, Elizondoko Txokoto auzoan bestak ospatuko dituzte asteburu honetan eta ortziraletik igandera bitarte hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
Ortzirala, irailak 6
19:00etan txupinazoa botako dute eta ondotik txistulariak, erraldoiak eta buruhaundiak aterako dira.20:00etan Baztan Zopa dastaketa eta dantza herrikoiak izanen dira. 21:00etan paella lehiaketa eginen da eta 22:30ean kontzertuen txanda izanen da: 200 LAGOS eta RATAS MUERTAS taldeak ariko dira.
Larunbata, irailak 7
11:00etan argisoinuak izanen dira txistulari, erraldoi eta buruhaundiekin. Horrekin batera, bonba japoniarrak botako dituzte Maurizio eta Felix Plazan. 12:00etan Txokotoko Emakumezkoen III. Frontenis Txapelketako finala jokatuko da Elizondoko frontoian. 14:30ean zikiro-jatea eginen da. 00:00etan dantzaldia izanen da TRIKIDANTZekin eta Ondotik DJ JO TA TXO ariko da.
Igandea, irailak 8
Goizez eta arratsaldez haurrendako puzgarriak izanen dira eta 18:00etan haurrendako euskaraokea. 21:00etan suzko zezena aterako da eta horrekin akituko dira Txokotoko bestak.