Baztandarren Biltzarra Calatayudeko txirrindularitza proban

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 12a

Meoki, Zeberio eta Villoria, Calatayudeko podiumean. Utzitako argazkia

Ion Zeberio, Patxi Meoki eta Iñaki Villoriak bete zituzten podiumeko hiru koxkak

Gutxitan gertatzen da hiru lagun eta hare gutxiago bi kilometroren bueltan bizi direnak laisterketa batean bakarrik ihes eginda iritsi eta podiumeko hiru lekuak betetzea. Ion Zeberio (Transbidasoa-Sinertentic-Euromaster) eta Patxi Meoki (AEL) elizondarrak eta Iñaki Villoria (Transbidasoa-Sinertentic-Euromaster) iruritarrak irailaren 8an marka hori lortu zuten Calatayuden. Garaipena eta mendiko sailkapena Ion Zeberiok lortu zituen, Meoki bigarren postua eta Villoriak hirugarrena, bakoitzak bere mailan (Senior, Master-50 eta Master-40, hurrenez hurren) lehen postua eskuratuz, bide batez ere Transbidasoa-Sinertecnic-Euromaster taldeak taldekako garaipena lortu zuen.

86 kilometroko ibilbide malkartsua bete behar zuten eta Ion Zeberio irteeran ihes egin zuen bertze lau txirrindularirekin, mendateak lehen postuan pasatuz; Meoki eta Villoriak gibeletik aitzinera egin zuten eta lasterketa burura ailegatu ziren 20 kilometroren faltan. Villoriaren eraso baten ondotik gibeleratu zituzten euren iheskideak eta baztandarrek osatutako hirukoteak tartea ireki zuen. Helmugara hirurak ailegatu ziren, garaipena baino balio gehiago izan zuen hirurentzat batera helmugaratu ahal izatea eta podiumeko hiru koxkak betetzea. Bi ordu, 11 minutu eta 30 segundu behar zuten hiruek proba burutzeko eta kasik minutuko aldea atera zioten laugarren eta bosgarren sailkatuei. JoxeAngel Mitxelena lesakarra eta Ibon Urtiaga beteluarra tropel nagusian helmugaratu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun